Gil jauna:
Pasa den urtarrilean, Biziz Bizik (Bilboko HiriTxirrindularien Elkartea)

“Biziminuto” izeneko VI Film Laburren lehiaketa burutu zuen. Bertan  “Bizikle ta Bilbo” film laburra suertatu zen irabazle, eta jadanik 9000 lagunek ikusi dute sare sozialetan.

 

Bi urte eta erdiko legealdiaren ostean, gure hiriak mugikortasun jasangarriaren arloan aurrera egin ezinik jarraitzen duela erakusten du filmak. Alde batetik, Bilbok ez du bizikletaz modu seguruan ibiltzeko azpiegiturarik eta, beste aldetik, oraindik orain, Udalak onartutako trafikoaren baretzea indarrean jartzeke dago.
Hitza eman zenigun urte hauetan, bizikletaren erabilerari dagokionez, Bilbok erabateko aldaketa izango zuela, Copenhage bezalako europar hirien maila lortu arte https://youtu.be/I-e1FqCHK5o
Ez gara hiri-mugikortasun jasangarriaz bakarrik ari, hiritarren osasunaz ere ari gara. Arartekoak Bilbo sartu zuen giza osasunari eragiten dioten lege mugak gainditzen dituzten Estatuko 14 hirien artean. Ez dugu ahaztu behar gure hirian egunero 313.000 ibilgailu sartzen direla  (ikusi +)
Bilbok aurrera egin dezan eta guztiok nahi dugun hiria izan dadin beharrezkoak diren erabakien zain gaude; eta hori zure Sailari dagokio

Biziz Bizi