Eskuin aldeko Bidegorriaren alde berriro ere kalera eta errepidera (BI-7111) 140-bat lagun irten ginen. Instituzioei pauso zehatzak eman ditzatela eskatzeko.

Goiz polit eta inguru zoragarrietatik ibili ginen, adin guztietako bizizaleak. Bizkaiko Foru Aldundiak orain dela urte asko, Bilbo Haundiko eje hau, premiazkoa zela uste zuen mobilitate jasangarriarako, hala ere ez du eman behar ziren pausuak, eta ez dakigu noiz egingo den.

Hala ere argi daukagu bidaiatzeko beste modu batzuk daudela kutsatu gabe, eta kalera ez bagara irtetzen proiektuak kajoi baten barruan geratzeko arriskua dago.

Eskerrak eman behar diegu musika eraman zutenei, jendearen partaidetzari giro alai eta baikorrarekin, hori dela eta zuen zain zaitugu hurrengorako (hileko azken larunbatero): azaroak 25 eta abenduak 30.

Mila eker eta pedaleie emon.

 

Hurrengo hitzorduak:

AZAROAK 25

ABENDUAK 30

11.00 etan, Foru Aldundiaren parean itxarongo zaituztegu!

Aurreko deialdiaren info eta esteka guztiak hemen

V martxako argazki-galeria
Galería de fotos de la V Marcha