Atzo izan zela dirudi, baina 15 urte pasa  dira jada. Polita izango litzateke sinestea Itsas Museoko aldapak egin zituztenean, gugan pentsatzen ari zirela. Azken urteotan zuen kemenaren, adorearen eta irmotasunaren protagonista izan dira, baita zuen desiren asetzearen lekuko ere.

Amets txiki hura lo goxoan gorde zenuten zuen apeten errekamaran. Urteak aurrera zihoazen eta bazirudien ez zela inoiz beteko, baina egun batean, denak bat egin zuen eta ametsak ametsa izateari utzi zion.

Urduri etorri zineten, gogotsu, baina ikaratu samar.

Zuen lehenengo kezka ametsa ez betetzea zen. Beldurra beharrezko sena da, baina ez du laguntzen eta beldur zineten. Berehala lortu zenuten oreka eta kadentziaren arteko lotura eta mekanismoa martxan jarri zen.

Pedalei eragiteak sortzen duen poztasuna argitu gabeko misterioa da. Mugimenduaren erakarpena da, aurrera eramaten zaituen keinuaren xalotasuna…

Bizikleta egiazkoa, liluragarria, xaloa, gorena da… eta oso ondo ematen dizue. Orain ez iezaiozue huts egin, ez utzi bertan behera.

 

Marta