Biziz Bizi-k antolatzen dituen ikastaroen artean, helduei bizikletaz ibiltzen irakastekoak dira arrakasta gehien izaten dutenak. Oso esperientzia aberasgarria izaten da, bai “ikasleentzat”, bai bolondres gisa parte hartzen dugunontzat.

Ikastaro horiei jarraipena emateko, hau da, ikasitakoa finkatzeko eta pixka bat aurrerago egiteko,  “L-topaketak” antolatu ditugu lehen aldiz. Atzo talde alaia bildu zen Itsas Museoan,  bizikletaz elkarrekin gozatzeko asmoz.

 

 

Jesusen Bihotzaren Plazan ez zegoen udaleko bizikletarik maileguan hartzeko, beste puntu batera jo behar izan genuen. Cesarrek poz-pozik eraman zuen Maria, Euskalduna zubian behera eta Iruña kalean gora. Handik, berriro ere Euskalduna zubitik Itsasadarra zeharkatu genuen eta paseoa egin genuen Bilbon barrena.

 

 

Bi orduz ibili ginen, 15 km gutxi gora behera… Baina zelan neurtzen da gozamena??  barre algaratan? Irrifarretan? Hemengo argazkitan duzue lagin txiki bat.

Hurrengora arte!

Gema