Bigarren aldiz animatu da Gitan gure aditua ikastaro polit hau antolatzeko. Hamar lagun bildu ginen atzo, euria igarrita ere, gogotsu, adoretsu, dena emateko prest.
Aurkezpenak egin eta luzaketa-saio labur batekin hasi ginen, gorputza prestatzeko eta urduritasuna uxatzeko.
Berehala, aurreko astean ibili ziren ausart horiek bezala, jarrera eta oreka lantzeko ariketak.
Erraza eta dibertigarria, bakoitzak bere erara disfrutatzen eta beldurrari aurre egiten. Konturatu orduko, gurpilak altzatzeko saiakerak egiten guztiok, erdi jolasean. Eta guztiok lortu genuen!
Oztopoak gainditzeko jauziak praktikatzen, eta ondoren, eskailerak jaisteko eta igotzeko teknika ikasteko, 2 ordu ibili ginen Gitan-en inguruan, auskalo zenbat kilometro…
Lan emankorra, hori bai: bukatzeko, “trial” zirkuito txiki batean, ikasitako guztia praktikan jarri genuen, eta ikusgarria izan zen!
Harro-harro itzuli ginen etxera, metroan, igogailuan eta abarretan bizikleta sartzeko trikimailuak frogatzeko irrikan, gainera.
Testua eta argazkiak: Gema
Leave A Comment